Alzheimerra gaixotasuna neurologiko bat da eta gaitz terminala da. Mundu mailan 24 miloi pertsona kaltetzen ditu. Normalean, 65 urtetik gorako jendeak sufritzen du, hasiera goiztiarraren agerpenak ere dauden arren.
SINTOMAK:
Hasieran, oroimenaren arazoak sortzen ditu, denborarekin progresiboa direnak. Aurrerantzean, buru-nahasmena, sumina, aldartearen aldaketak, hitz egiteko asaldura eta oroimenaren galtze larria izaten dira. Urteekin, kalte fisikoak ere jasango ditu gaixoak, heriotza etorri arte (5-20 urte).
TRATAMENDUAK:
Prebentzioaren arloan zeregin handirik ez badago ere, neurri batzuk har daitezke nolabait balizko agerpena luzatzeko, hala nola jatekoarekin, buru-ariketak eginez eta harreman sozialak landuta.
Tratamenduari dagokionez, sendagai erabat eraginkorrik ez dago, baina bizi-itxaropena luzatzeko baliogarriak izan daitezke, batez ere hasierako faseetan. Hala ere, alboko eragin sendagailogikoak ere kontuan hartu behar dira.
ETORKIZUNA
Momentuz ez dago ezer gaixotasun honi aurre egiteko. Sintomak ahultzeko badago tratamenturik baina ez gaixotasuna osatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario