2016-06-19

Laika eta Mitxi

LAIKA ETA MITXI Istorio hau nire lagun baten amonak kontatu zigun. Neguko gau hotz batean txakur bat eta katu bat kalean aurkitu ziren. Txakurrak, Laika zuen izena eta katuak, Mitxi. Laikak, katuri esan zion gaztelu misteriotsu bat zegoela oso hurbil eta biak gaztelurantz abiatu ziren. Gaztelura sartu ziren eta bat batean, sorgin beldurgarri bat agertu zen, eta biak izutu egin ziren. Sorgin hura, oso itsusia zen; garatx asko, zimurrak eta sudur luze-luzea zituen. Txakurra eta katua izutu egin ziren eta korriketan joan ziren eskutatzera . Biak gaztelutik ateratzen saiatu ziren baina ateak itxita zeuden. Ateak itxita ikusi zituztenen, benetan beldurtu egin zirela, eta sorgina beraien atzean zegoenez,.... gela osotik ariniketan korrikan hasi ziren. Azkenean, txakurra eta katua leiho batetik atera ziren eta biak gaztelu horretara inoiz sartuko ez zirela zin egin zuten. Hurrengo egunean, berriz elkartu ziren eta Mitxik esan zuen gaztelu beldurgarri horretan altxor zoragarri bat zegoela eta beldurrez baina gaztelurantz abiatu ziren berriro. Gelaz gela ateak kontuz zabaltzen hasi ziren eta ez zuten altxor misteriotsua inondik aurkitzen. Gazteluko azken atera iritsi zirenean, biak oso urduri zeunden baina atea zabaltzean,... gela hura uts utsik zegoen eta biak triste samar kalera atera ziren. Beraiei gertatutako guztia haien lagunei kontatu zien, baina, lagunek, ez zuten sinistu eta beraiek benetan gertatu zaiela kontatu zuten baina, bien lagunek inoiz ez dute gertatutakoa sinistuko. Azkenik, txakurra eta katua berriz ere elkartu ziren gaztelura joateko eta altxorra bilatzeko asmoz. Berriz ere bertara sartzean izutu egin ziren baina, aurrera jarraitu zuten , ez zirelako konturatu, gela baten ez zirela sartu . Bukatzeko, bat batean, Mitxi katua konturatu zen gela horretara ez zirela sartu eta han egongo zela altxorra eta orduan Mitxik Laikari kontatu zion eta gelara sartu ziren. eta han zegoen altxorra! ezin zuten sinistu! , eta biak poz pozik jarri ziren. Eta horrela bukatzen da txakurra eta katuaren ipuina. Egileak: Leire eta Deiene

No hay comentarios:

Publicar un comentario