GARBIGAILUA
Garbigailua arropa automatikoki garbitzeko erabiltzen den etxetresna elektrikoa da.
Tresna honekin denbora,lana eta ura aurrezten da.
Lehenengo garbigailua 1762.urtekoa.
1951.urteko garbigailua.
Garbigailu modernoa
Hiru akzio erabiltzen ditu:
- Akzio mekanikoak: Danborrak biratu egiten du, ardatz
horizontalaren eta bertikalaren inguruan.
- Akzio termikoak: Uraren tenperatura kontrolatzen du.
Arropa motaren arabera,aukeratzen dugu zer tenpe-
ratura jarri.
- Akzio kimikoak: Detergentea edo xaboia kontrolatzen du. Aukeratuko dugu xaboia danborrean sartu edo
kanpoaldeko ontzitxoan jarri.
Garbigailua kanpotik ikusita txapazko lauki bat besterik ez da.Txapa hori esmaltatuta egoten da.
Danborra ontzi zilindrikoa eta altzairu herdoigaltzezkoa izaten da.
Garbigailu batzuk atea goiko aldean dute,eta beste batzuk
aurreko aldean.
ERABILPENARAKO INSTRUKZIOAK
- Lehenengoz atea ireki.
- Ondoren arropa sartu.
- Bitartean xaboia danborran sartu.
- Geroago programa hautatu.
-Tenperatura aukeratu,ehun motaren arabera.
-Zentrifugazioaren abiadura hautatu.
-Funtzio osagarria jarri: Lisaketa erraza,
urberritze gehigarria,eta garbiketa intentsiboa.
- Bukatzeko atea itxi, botoia sakatu eta martxan jarri.
Garbigailua etxeko tresna garrantzitsu bat da.
Arropa sartu,xaboia bota,martxan jarri eta arropa
garbi irteten da esfortzu barik.
Horregatik gaur egun,etxe guztietan garbigailuak daude.
Hauxe izan da, espero dut azaldutako guztia, zuen
gustokoa izatea.
BEÑAT ZENARRUZABEITIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario