2017-03-03

Rosa Parks

   Rosa Louise Parks (1913ko otsailaren 4an jaioa, Rosa Louise McCauley izenez - 2005eko urriaren 24an hil zen) jostun afroamerikarra, Estatu Batuetako Eskubide Zibilen Aldeko Mugimenduko aktibista garrantzitsua izan zen, 1955eko abenduaren 1ean uko egin baitzion bere eserlekua gizonezko zuri bati utzi eta autobusaren atzealdean esertzeari, orduko AEB etako hegoaldeko legeak zioenaren aurka. Ekintza honen ondorioz preso hartu zuten eta askotan aipatzen da hau izan zela Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua piztu zuena.

1950eko hamarkadaren hasieran Parksek eskubide zibilen aldeko mugimenduarekin bat egin zuen eta erakundean idazkari lanak bete zituen Koloreko Jendearen Aurrerapenerako Elkart Nazionalaren Langileen eskubideen eta arraza-berdintasunaren aldeko zentruan lan egin zuen.

Parks eskubide zibilen mugimenduaren ikono bilakatu zen. 1960ko hamarkadaren hasieran Detroit-era (Michigan) joan zen bizitzera eta han John Conyers demokrataren ordezkari izan zen 1965etik 1988ra.




No hay comentarios:

Publicar un comentario