2016-05-02

TXAKURRA









Argazkian ikusten den animalia nire txakurra da.

Animalia hau gizakia baino txikiagoa da. Bere burua ez da oso handia, baina belarria zorrotza ditu, ile laburra du eta iletsua ere.

Kolore askotako txakurrak daude eta mota askotakoak ere: Bulldog frances, Bulldog ingles
Bitxon Maltes ...
Etxe animalia honek zentzumenak oso garatuak ditu, batez ere, entzumena eta usaimena.
Horrexegatik beste batzuk baino lehen konturatzen da norbait hurbiltzen zaionean.
Gizakiarekin oso harreman onak ditu , etxeetan bizi baita normalean. Oso maitagarria da, beraz esaten da gizakiaren  lagunik onena dela.
Txakurrak haragijaleak dira, baina gizakiarekin bizi denetik denetarik jaten du, baina ezin du jan txokolaterik. Hagin txikiak, zortzak eta handiak ditu.
Ugaztun guztiak bezala txakurkumeak amaren sabeletik jaiotzen dira eta gero, denbora pasa amaren esnez elikatzen dira.Bost edo sei kume izan ditzake txakur eme batek aldiro
Txakurra gure laguna izatea nahi badugu, zaindu egin behar da eta errespetuarekin tratatu.

Lau hanketan ibiltzen da beste animalia batzuek bezala.Bere hankak ez dira oso indartsuak baina korrika asko egiten du.


Egilea: Araitz Valle

.



No hay comentarios:

Publicar un comentario