Argazkian ikusten den animalia zaldia da. Animalia hau gizakia baino handiagoa da. Bere burua handia da, belarriak luze samarrak ditu. Gorputz iletsua du.
Kolore askotakoak daude eta arraza askotakoak ere: ponia, daleza, norikoa, argentinarra, zenitoa...
Lau hanketan ibiltzen da beste animalia batzuk bezala. Bere hanka indartsuei esker korrika asko egiten du. Gizakiarekin oso harreman onak ditu, etxe inguruan bizi da. Oso maitagarria da, beraz, gizakiaren lagun ona da.
Zaldia bedarjalea dela esan dezakegu, baina, gizakiarekin bizi denak denetarik jaten du. Hortz luze eta zorrotzak, eta hagin txikitzaileak dituzte. Baserrietan bizi direnek zaldi-jana jan behar izaten dute askotan.
Ugaztun guztiak bezala zaldikumeak amaren sabeletik jaiotzen dira, eta, gero, denbora batean, amaren esneaz elikatzen dira. Zaldiak kume bat izaten du aldiro.
Zaldia, gure lagun izatea nahi badugu, zaindu egin behar da eta errespetuarekin tratatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario