Nire amak Nerea du izena.1971. urtean jaio zen Bilbon, ekainaren
6an. Neba eta ahizpa ditu . Bere ama, Bego, Galdakaokoa da , eta bere aita ,
Roman, Larrabetzukoa da.
Berak Galdakaon ikasi zuen eta ondoren Biologia ikasketak
egin zituen Leioako unibertsitatean. Bere bizitzan zehar ikastaro asko egin
ditu, batzuk bere oraingo lanarekin zerikusia dutenak. Izan ere , orain
andereñoa da . Andereñoa izan baino lehen, Euskaltegi batzuetan ibili zen
lanean . Lehen Basauriko eskola batean egiten zuen lan eta orain Larrabetzuko beste batean dabil
lanean.
Txikitatik ezkondu arte , Galdakaon bizi zen eta orain Usansolon
bizi da , nire aitarekin, 2001. urtean
ezkondu zirenetik . Ezkondu eta gero,
2005. Urtean, alaba bat izan zuen, Leire izenarekin; gaur egun 10 urte
dituena.
Denbora gehiago izango balu besteren artean bi gauza gustatuko
litzaizkioke , gure euskal kulturan gehiago sakontzea eta gehiago bidaiatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario