2016-02-25
NIRE AMA
Monika, nire ama, 1974an irailaren 25an, Bilbon jaio zen. El Galloko Urgoiti eskolan ikasi zuen EGB 5.maila arte eta gero 6., 7. eta 8.mailak Galdakon egin zituen, Gandasegiko eskolan. 24 urte izan arte Azkarrin bizi zen. Gero, Usansolora bizitzera etorri ziren eta 27 urterekin ezkondu zen nire aita Josirekin. Bilbon, diseinua ikasi zuen , baina, azkenean sukaldariaren lana aukeratu zuen. 2003an Aizian jatetxean lan egin zuen. 2005an ume bat eduki zuten Olaia izenekoa. 2008an lana egiteari utzi zion, beste ume bat izan zuelako, Elene izenekoa. Bi urte geratu zen lanik egin gabe bi alabak zaintzeko. 2010an berriz hasi zen lan egiten. Lehenik urte bat egon zen Gastronomia Bazkan eta beste urte bat eskola batean. Orain eskola horretan lana egiten jarraitzen du.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario